Martxelo Otamendiren hitzaldia

Atzokoan Martxelo Otamendi, Egunkariako zuzendari ohia eta Berriako egungo zuzendaria geure artean izan genuen. Lizarran sortu zuen ikusmina agerikoa da Musika Eskolara gerturatu zen jendetza ikusita.

 informazio gehiago

Kristina, Berriako kazetariak aurkeztu zuen Martxelo eta ondoren Egunkaria auzia laburbiltzen zuen dokumental txikia ikusi ahal izan genuen. Bertako irudi bat aitzakia hartuta lotu zitzaion Martxelo hitzaldiari berari. Irailaren 11n New York-en izandako erasoen karietara egun horretako munduko 25 egunkariren azalen irudiak paratu zituzten kartel batean. Eta 25 egunkari haietako bat zen gure Egunkaria, USA Today eta The Examiner artean zegoen.

Hitzaldira bertaratu ginenok auziaren alde tekniko edota hotzenak ezagutzeko aukera izan genuen, baina bereziki hunkigarriak izan ziren Martxelok kontatutako beste pasadizo batzuk alderik gizatiarrenak jorratuz.

Bi orduz luzatu zen Martxelo Egunkaria auziari buruzko informazioa emanez eta entzuleak liluratuz. Berez, entzutearen gozatuaren gozatuaz hitzaldia orduz kanpo luzatu zitzaigun eta arduradunak argiak piztu-itzaliz bukarazi behar izan gintuen.

Aipatzekoa ere nola ohituta gauden ekitaldi ezberdinetan oholtza elementu superfluoz beteta ikustera, bai kartelak, bai hizlaria bera ez diren beste pertsona laguntzaileak eta agian egoaren adierazle diren mahai handi-luzeak ikustera. Ba atzokoan Martxelo pupitre txiki baten atzean jarri zen eta laguntzaile mikro xume bat besterik ez zuen izan. Ez zuen gehiago behar, berak eta bere hitzek bete zuten oholtza, eta Lizarraldeko jendeak erantzun zuen aretoa leporaino betez.

Esker anitz Martxelori eta beste auzipetuei egindako lanagatik eta Lizarraldeari deialdiari erantzuteagatik.

Egunkaria auzian informazioa gehiago: egunkaria.info

Martxelok blogari eskainitako hitz batzuk:

Hitzaldiko irudi batzuk:

DSCN1285 DSCN1280 DSCN1279

DSCN1281 DSCN1282 DSCN1283

~ por lizarrabegibistan en enero 14, 2010.

Deja un comentario