Elkarretaratzea Lizarran Nakba gogoratzeko

Maiatzaren 15 honetan, larunbatarekin, elkarretaratzea burutu da palestinarren Nakba gogoratzeko. Deialdia jatorrizko hainbat palestinarrek, Askapenak eta Lizarrako Gazte Asanbladak egin dute eta 13:00ak aldera Baja Navarra kalean bildu dira 25 pertsona inguru. Ondoren herrian zehar manifestaldia egin da.

Este 15 de mayo, sábado, se ha realizado una concentración en recuerdo a la Nakba. Los convocantes han sido algun@s vecin@s palestin@s, Askapena y la Lizarrako Gazte Asanblada. En torno a la 13:00 se han reunido unas 25 personas en la calle Baja Navarra.

1948ko maiatzaren 15ean Israelgo Estatua sortu zenean, palestinarrentzako Nakba (Hondamendia) izan zen. Bazterkerian oinarritutako sionismo ideologia izan zen sortu berria zen Israelgo Estatuaren ezaugarri nagusia. Soilik judutarrentzat izango zen Estatu bat sortu nahi zuten, beste guztiei oinarrizko eskubideak ukatuz. Eta indarrez ekin zioten helburu horri. Deir Iassin herrian israeldarrek egin zuten sarraskia palestinarrek euren etxeak uzteko izua zabaltzea zuen helburu. Horren ondorioz, milaka palestinar errefuxiatu bilakatu zen, euren etxeak utzi ondoren Gaza eta Zisjordanian ez ezik inguruko herrialdeetan ere. Egun ia lau milioi dira errefuxiatu palestinarrak, 1948an euren etxeak utzi behar izan zutenen ondorengoak.

Ildo honetan, Askapenak deialdia egiten du Euskal Herrian zehar Nakba gogoratzeko antolatu diren ekimenetan parte hartzeko.

Gora Palestina!

Gora herrion arteko elkartasuna!

~ por lizarrabegibistan en May 16, 2010.

Una respuesta to “Elkarretaratzea Lizarran Nakba gogoratzeko”

  1. […] du Lizarraldean. Asteari hasiera emateko elkarretaratzea eta manifestazioa egin ziren larunbatean Al Nakbaren oroimenean. Horren ostean Filtro liburuaren aurkezpena eginen da Pinupe […]

Deja un comentario